Hemen dira irabazleak! Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ComiKDk antolatutako II. Komiki Lehiaketaren irabazleen izenak jakinarazten ditugu. Zorionak!
6 eta 13 urte bitarteko KATEGORIA
1.saria: Julen Rodriguez Aguirre
2.saria: Valentina Emilia Argüello
14 urtetik gorako KATEGORIA
1.saria: Marta Ruiz Rodríguez
2.saria: Luis Ramón Gallego Lamelas
Eta lau urte dira dagoeneko. Lau urte dira Donostiari bere Komiki eta Manga Azoka eman nahi zion abentura abiarazi genuela. Eta ez da erraza izan.
Nolanahi ere, iristear da COMIKD azokaren laugarren edizioa, helburu bikoitza lortu nahi duena: bineten artearen kultura haien bisitarekin ohoratzen gaituztenei gerturatzea, eta ez kulturaren ikuspegitik bakarrik, baizik eta baita ikuspegi dibertigarri eta ikusgarri batetik ere.
Horrela, bada, hainbat zutabetan oinarritzen da laugarren edizio hau. Erakusketak –jende guztiarentzako modukoak, gure ustez–, DC argitaletxearen superheroien munduari eskainitako erakusketatik hasi –Superman, Batman eta Wonder Woman buru direlarik– eta gure beste berritasunetako bat diren Escape Roomsetaraino.
Survival edizio berria, iaz izandako arrakastaren ondoren. Baina aurten ez dira izango zonbiak Azokan noraezean biktima bila ibiliko direnak, Ibiltari Zuriak baizik. Juego de Tronosen unibertsoan egongo gara.
Eta askoz gauza gehiago.
* LASTER INFORMAZIO GEHIAGO