Abe 15, 2017 / by amanrique / Iruzkinik ez

Datorren martxoaren 16an, 17an eta 18an, Kursaal Jauregia Donostiako Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioaren egoitza izango da; oraingo honek aurreko edizioa gainditzea espero da

Lehenengo edizioan lortutako arrakastaren ondoren, berritasun eta ezusteko handiak ekarriko dizkigun edizio berria prestatzen ari da Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka. 2018ko martxoaren 16an, 17an eta 18an, Donostiako Kursaal Jauregia berriro izango da gertaera horren egoitza, eta han elkartuko dira komikiaren munduko zale handienak.

Erakusketak, hitzaldiak, lehiaketak, cosplaya, standak… Ez da xehetasunik faltako berriz ere Kursaal Kongresu Jauregia egoitza izango duen Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioan. Komikiaren zale ugari bilduko da espazio handi horretan. Gaur egun, Donostiako Komiki Azokaren edizio gogoangarria izango denaren xehetasun guztiak azkentzen ari dira antolatzaileak.

Lehenengo edizioaren erakargarritasun handiena izan zen Star Wars sagako bildumagile pieza bakanen erakusketa ikusgarria. Halaber, cosplayaren munduko maisu handien bisitak bertaratutakoen begirada eta ikusmira erakarri zituen. Beren konplexutasunagatik eta ondo zaindutako xehetasunagatik, inpresioa sortu zuten sorkuntza bisualak.

Bigarren edizio honek ere hiru egun izango ditu, eta komikiaren eta mangaren munduko handienak bilduko ditu. Tailerrak, erakusketak, lehiaketak eta bertaratutakoen arreta piztuko duten era guztietako artikuluak eskuratu ahal izateko gune handi bat.

Ezingo duzu galdu Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioa, ezta?