Urt 10, 2018 / by amanrique / Iruzkinik ez

Cosplay eta Pasarela kategoriek berriro beteko dute Kursaal Jauregia jantzigintzako lanik onenekin

Coslpay - Salón Internacional del Cómic de San Sebastián

Kolorez beteko du berriro Cosplay lehiaketak Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka, bere bigarren edizioan. 2017ko edizioan bezala, beren jantzi landuak erakutsiko dituzte cosplayerrek Kursaal Jauregian.

Bi kategoriatan jokatuko da Cosplaya: Cosplay Lehiaketa eta Pasarela Lehiaketa. Banaka edo taldean parte hartu ahal izango da kategoria bietan.

Pertsonaia bakoitzaren antzezpena eta irudikapena baloratuko dira Cosplay Lehiaketan. Jantziek eta irudikapenak balio bera izango dute parte-hartzaile bakoitzak izango dituen gehienezko lau minutuetan. Taularatzea, sormena, zailtasuna, karakterizazioa, materialak eta akaberak baloratuko ditu epaimahaiak.

Bestalde, Pasarela Lehiaketaren helburua izango da da janzkien, propen eta armaduren sortze-lana baloratzea esklusiboki. Lehiaketa honetan ez da onartuko bi minutu baino gehiagoko eta atrezzo edo audioa behar duen antzezpenik. Konjuntoaren konplexutasuna, trajearen eta pertsonaiaren arteko antzekotasuna, materialak, kalitatea eta akaberak baloratuko ditu epaimahaiak.

Ekitaldia hasi baino bi ordu lehenagora arte dago Cosplay Lehiaketarako izena emateko aukera, Donostiako Komiki Azokaren webgunean. Taldekako kategorien kasuan, talde bakoitzeko bost kide onartuko dira gehienez. Irabazle guztiek jasoko dute saria, taldekako zein banakako kategorietan.

Cosplaya gustuko duzu? Goza ezazu martxoaren 16tik 18ra, Donostiako Komiki eta Manga Azokan, ekitaldirik koloretsu eta dibertigarrienaz.

Cosplayan dituzun dohainak erakutsi nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta eman ezazu izena, orrialde honetan aurkituko duzun inprimakia beteta.