Urt 10, 2018 / by amanrique / Iruzkinik ez

Editoreekin Topaketa Donostiako Donostiako Komiki Azokako ekintza nagusienetakoa izango da martxoaren 16tik 18ra Kursaal Jauregian ospatko den Komiki Azokan

16406917_401919770159141_8380431369269269478_n

Editoreen eta egileen arteko topaketari eman nahi dio indarra aurten ere Donostiako Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioak. Beren lanak editoreei aurkeztu nahi dizkieten guztiek otsailaren 23ra arte izango dute Komiki Azokako ekimen nagusienetako bat izango den topaketa horretarako izena emateko aukera.

Aukera paregabea da etorkizuneko egileentzako; iaz, lehenengo edizioak, arrakasta handia izan zuen Editoreekin Topaketa ekimenak, eta eraberrituta dator aurtengoan. Topaketa horien helburua da egile berriei editorialen munduan sartzeko bidea erraztea, industria horrek nola funtzionatzen duen ezagutaraztea eta komikiaren munduan beren lehendabiziko aukera lortzen laguntzea.

Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren  antolatzaileek ekimen horretan parte hartzeko interesa duten guztiei luzatzen die gonbita, beren lehendabiziko ateak irekitzeko aukera paregabe hau aprobetxa dezaten. Editoreen agendaren aukeren arabera ezarriko da egile berrien kopuru-muga; beraz, interesdun egileak lehenbailehen izena ematera animatzen dituzte antolatzaileek.

Topaketen ekimen hori martxoaren 16an, 17an eta 18an Kursaal Jauregian ospatuko den Donostiako Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioaren agendako ekitaldietako bat izango da. Komikiaren munduko bereziena, egilerik nabarmenenak, cosplayer entzutetsuenak, hitzaldirik interesgarrienak, erakusketa ikusgarrienak eta askoz gehiago eskainiko du Azokak Donostian, bigarren urtez jarraian.

Zure lana editore bati aurkeztu nahi baldin badiozu, eman ezazu izena orain, orrialde honetako galdetegia beteta. Hastera doa zure lana munduari ezagutarazteko zure aukera.