Urt 17, 2018 / by amanrique / Iruzkinik ez

Interesdun enpresek bi stand mota izango dituzte aukeran, Donostiako Komiki Azokan beren produktuak erakusteko

DF0V3XB7

Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokak ireki du dagoeneko bigarren edizioko Azokan stand bat erreserbatzeko epea. Donostiako Kursaal Jauregian martxoaren 16tik 18ra ospatuko den azokaren barruan erakusketari izan nahi duten guztiei egiten zaie deialdia.

Interesdunek bi aukera dituzte Komiki Azokaren barruan beren produktuak erakusteko stand bat aukeratzerako orduan. Batetik, stand modular bat aukera dezakete. Hiru tamaina daude aukeran (6 m2, 12 m2 edo 18 m2). Azokan parte hartzeko prezioaren barruan, honako hauek sartzen dira: erakusmahaia mantel beltzarekin; bi aulki; errotulua standaren aurrealdean; argi-puntua; alboetako panelak, atzealdea eta maketa bat.

Diseinuzko standa jarri nahi dutenek, berriz, 20 m2ko gutxieneko espazioa izango dute. Espazio horretan, gainera, elektrizitate-kutxa eta moketa izango dituzte.

Komiki Azokaren 2017ko edizioan hamarka erakusketarik hartu zuen parte, eta edizio hartan jende gehien jaso zuen ekitaldia izan zen. Jende askok bisitatu zituen Azokako standak, produktuei begirada bat egiteko edo bildumazaleen artikuluak erosteko.

Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizio honetan erakusketari parte hartu nahi baduzu, webgunean bertan eska dezakezu zure standa, inprimaki hau beteta.