Ots 13, 2018 / by amanrique / Iruzkinik ez

dunwich1nyara1chuel2

Donostiako Komiki Azokan egongo dira cosplayer onenetako lau. Bigarren edizio honetan, cosplay mundu liluragarrira gerturatuko dituzte bisitariak The Dunwich Crafter, Nyara’s Workshop eta Chuel Cosplayk.

Beren sorkuntzak soinean dituztela, martxoaren 16a eta 18a bitartean izango ditugu closplayerrok Donostian, cosplayaren munduaren sekretuak Komiki Azokako bisitariei erakusteko. Deskubri itzazu armadura bihurtzen duten arte-lanak sortzeko trikimailuak, ideiak, inspirazio-iturriak, materialak eta kostuak.

The Dunwich Crafter eta Nyara’s Workshop ezagunak dira dagoeneko Donostiako Komiki Azokako bisitarientzako. Biak egon ziren lehenengo edizioan, eta gure artean izango ditugu aurtengoan ere, iazko edizioan Donostiako Kursaal jauregira joan ziren ehunka ikusnahiak aho-zabalik utzi zituzten beren sorkuntzak jantzita. Chuel Cosplay, berriz, berria da Donostiako komiki-hitzorduan, baina arrastoa uzteko prest datorkigu.

Ikusi ahal izango ditugun sorkuntzen artean dago Iron Manena, bere sortzaile The Dunwich Crafter oso ezagun egin duena. Tony Starken armadura ere cosplayer onen ezaugarri bilakatu da, eta ez dio bere pertsonai propioak diseinatzeari eta sortzeari uko egiten. Horixe da 76 Soldaduaren kasua; soldadu hori justiziazale zorrotza da, eta bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua dago mundu osoan.

Nyara’s Workshopek bere Predator pertsonaia aurkeztuko du Donostian. Teknologia berrieneko armak daramatzan ehiztari hau oso arriskutsua eta boteretsua da.

Chuel Cosplayren debuta izango da Komiki Azokan, eta Zarya aurkeztuko du, beti aldean daraman bere partikula-kanoi suntsitzailearekin etorriko zaigun errusiar soldadua. Halaber, Alexstrasza ikusiko dugu, bizitzaren babeslea Azerothen, eta “Dragoien Erregina” izendatu zutena.

Harritu zaitez Donostiako Komiki Azokara gonbidatutako cosplayer hauek sortutako xehetasunez betetako sorkuntza ikaragarri hauekin. 2018ko martxoaren 16tik 18ra beraiekin egon, eta argazkiak egin ahal izango dituzu Iron Man, Predator eta Zarya pertsonaiekin, hau da, The Dunwich Crafter, Nyara’s Workshop eta Chuel Cosplay cosplayerrekin.