Ots 13, 2018 / by amanrique / Iruzkinik ez

DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-345Donostiako Komiki Azokaren 2018ko edizioak Marvelen komikietako pertsonaien bildumarik osoena aurkeztuko du. “Mendekatzaileak: Infinity War” filma estreinatzear dagoen honetan –apirilaren 27an estreinatuko dute–, Marvel etxearen heroietako asko bilduko da Donostiako Kursaal jauregian, martxoaren 16tik 18ra.

Marvelen Super-heroien erakusketak espazio berean biltzen ditu Marvel Unibertsoko komiki, film eta serieetako pertsonaia mitikoak. Hogeita hamar eskultura baino gehiagoz osatuta dago, eta xehetasun ugari eta hainbat tamainako figurak biltzen dituen erakusketa da. Ez dira faltako Marvelen komikietan historia egin duten bilauetako batzuk ere.

Erakusketa horri esker, Amerika Kapitainaren, Iron Manen, Hulken eta pertsonaia nagusia den Spider Manen tamaina errealeko pieza ikusgarriak deskubritu ahal izango dituzu. Bi metrotik gorako altuera dute estatuek, eta zehaztasun handiz irudikatzen dituzte Marvelen heroi nagusien diseinuak, binetatan eta zineman ikusi ahal izan diren bezala.

DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-305Baina ez dira horiek izango pertsonai bakarrak, super-heroien talde hori osatzeko, ikusgai egongo baitira beste hainbat ere, hala nola Ant-Man, Daredevil, Alargun Beltza, Elektra, Thor eta Cable, haien itxura zehaztasunez irudikatzen dituzten diseinuekin eta tamaina ezberdinetan. Halaber, Marvelen komikietako bilau ospetsuek ere izango dute beren espazioa. Ezin dituzu galdu Marvelen heroien etsai ahaztezinak diren Electro, Kingpin, Misteryo, Lizard eta Thanosen irudi ikusgarriak.

Heroien kasuan bezala, Stan Lee eta konpainiaren sorkuntzaren alderdirik onena erakusten dute bilauen irudikatzeek. Super-heroien komikien zaleentzako ezinbesteko bilduma da, eta Donostian bisitatu ahal izango da martxoaren 16an, 17an eta 18an, Donostiako Komiki Azokaren 2018ko edizioan. Galdu ezin duzun hitzordua super-heroiekin.