Ots 07, 2019 / by amanrique / Iruzkinik ez

comikd-2018-05Datorren martxoaren 22, 23 eta 24an, Kursaal Jauregian izango da Donostiako Komiki eta Manga Azokaren hirugarren edizioa, eta berrikuntzaz beteta dator

Ez da ezer faltako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren hirugarren edizioan: erakusketak, hitzaldiak, lehiaketak, cosplaya eta standak izango dira bertan, eta berriro ere Kursaal Kongresuen Jauregia izango du egoitza. Komikiaren milaka jarraitzaile bilduko dira berriro ere hiru egunetan, Donostian jada ohikoa bihurtu den ekitaldiaz gozatzeko.

Hirugarren edizio honek aparteko erakusketak izango ditu, adibidez, Eraztunaren Lurraldea, JRR Tokienek sorturiko unibertsoari buruzkoa; era berean, gune bat izango du Cirueloren, “Dragoien jaunaren”, lanentzat, eta beste bat José Luis García Lópezen obrarentzat. Horrez gain, toki berezia jarriko da Komikia eta Itsasoari buruzko I. Lehiaketa irabazten duten lanentzat. Lehiaketa honetako hautagaiak jasotzeko azken egunak dira hauek.

Artist Alley gunea edo mahai jokoak izango dira berriro ere Azokan, iaz izan zuten arrakasta itzelaren ondoren. Era berean, Cosplaya ere izango da. Jada ohikoa da ComikD-n, eta dozenaka pertsona biltzen ditu bere bi kategoriatan. Aurten ere izango dira ikusteko sormen lanak, eta harrituta utziko gaituzte beren konplexutasunagatik eta xehetasunengatik. Sormen lan horiei esker, sari ederrak lortu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

Baina bada berrikuntza bat begirada guztiak erakarriko dituena, Quidditch-a. Gogoratzen duzu Harry Potter-en erratzen gainean jarrita egiten duten kirola? Joko hori benetan egiten da! III. Donostiako Komiki Azokan Quidditch-aren erakusketa bat ikusi ahal izango duzu zuzenean, Quidditch-eko Euskal Selekzioaren eskutik.

Gonbidatu ugari, argitaratzaileekin topaketa eta falta ezin diren standak. Oso gogor ari gara lanean, gaur arteko ComikD-rik onena zugana ekartzeko.  Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren hirugarren ediziora etorri gabe geratuko zara?