Ots 07, 2019 / by amanrique / Iruzkinik ez

Exposición Tierra del Anillo 2Tokienen unibertsoa etorriko da Donostiako Komiki Azokara, Eraztunaren Lurraldea izeneko erakusketarekin. JRR Tolkienen eta Peter Jacksonen eleberri eta pelikuletan oinarrituriko irudien eta objektuen erakusketa izango da nagusi COMIKD-ren hirugarren edizioko erakusketen programan.

Eraztunaren Lurraldea erakusketak Tolkienen orrietako fantasia gogoraraziko du, eta bisitariak Hobbiton herrixkatik Mordor ilunera eramango ditu. Armak, edizio mugatuko piezak, irudiak eta pelikuletan erabilitako atrezzoa ikusi ahal izango dira, inoiz baino gertuago, espazio bakar batean.

Baina ez da izango III. Donostiako Komiki Azokako erakusketen berezitasun bakarra; izan ere, José Luis García López handiak bere lanak erakutsiko dizkie bisitariei. Maisuen maisuak bere lana bildu du erakusketa bakar batean. García Lópezek hainbat komiki sinatu ditu bere ibilbide luzean barrena, adibidez, ‘Batman‘, ‘Superman‘, ‘Wonder Woman‘ edo ‘Justiziaren Liga‘.

Era berean, Ciruelok, “Dragoien jaunak“, bere lana erakutsiko du Azokan. Argentinako artistaren koadrorik onenak ikusi ahal izango dira bertatik bertara. Ciruelo ilustratzailerik onenen artean dago: horrela aitortzen dute mundu osoan. Bere gaiei (magia eta naturaz gaindikoa) eta bere teknikari eta sentsibilitateari esker, mundu osoan eragina duen artista bihurtu da. Bere sormen lanak gertutik ikusteko aukera bikaina da.

Era berean, Komikia eta Itsasoa lehiaketako irabazleek beren sormen lanak erakutsiko dizkiete bisitariei. Itsasoa eta itsasontziak oinarri dituzten lan hauek egile amateurrek sortuak dira, eta COMIKD-ren hirugarren edizioko gune erakargarri bihurtuko dute espazio hau. Gertuko gunea, benetako euskal izaera duena, ez baitago ezer itsasoa baino hurbilagorik euskaldunentzat.

III. Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka zirraragarria izango da, Kursaal Jauregia beteko duten lau erakusketekin. Bertan izango dira ‘Komikia eta Itsasoa‘ lehiaketarako sorturiko komikiak; Ciruelo eta José Luis García Lópezen lan bikaina; eta Tolkienen unibertsoaren magia guztia Eraztunaren Lurraldean. Martxoaren 22, 23 eta 24an, komikiak hartuko du Donostia.