Ots 28, 2019 / by amanrique / Iruzkinik ez

bocadillosGauza berriak iragartzen dihardugu Donostiako Komiki Azokaren hirugarren edizioan! COMIKD ekitaldiak irauten duen bitartean, Komikiaren Arteari buruzko Lehenengo Ikastaroa egingo dugu. Tamayo Paper Dendarekin lankidetzan, UNDO Animotion estudioak bi ikastaro emango ditu, komikiari buruzko hastapen ikastaroa eta komikigintza ikastaroa.

Eneko Salaberria eta Mikel Antero irakasleek emango dituzte ikastaroak, martxoaren 23an eta 24an. Eneko Salaberria UNDO estudioko animazioko aditua da, eta aire libreko ekitaldien koordinatzailea eta monitorea; Mikel Antero, berriz, komikigilea da, ilustratzailea, concept art eta ilustrazioko irakaslea eta arte eta animazioko zuzendaria UNDO estudioan.

Adi, soilik 15 plaza egongo direlako ikastaro bakoitzean! Ikastaro hauetan izena ematea doakoa da, eta Tamayo Paper Dendan egingo da (Legazpi kalea, 4. zk., Donostia). Ikastaroak ComikD ekitaldian barrena egingo dira, Komiki Azokako Egileen Gunean.

Ikastaroan parte hartzen dutenek ez dute ezer ekarri beharko; izan ere, material guztiak Tamayo Paper Dendaren kontura izango dira. Ikastaroaren amaieran, beren partaidetza egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko dute.

Tamayo Paper Dendarekin lankidetzan, UNDO Animotion estudioak ikastaro hauek emango ditu komikiari buruzko hastapenaren eta komikigintzaren inguruan:

– KOMIKIARI BURUZKO HASTAPEN IKASTAROA.

Egunak: Larunbata, 23, eta igandea, 24.

Ordua: 11:00etik 12:30era.

Lekua: COMIKD Azokako Egileen Gunea.

Adina: 8tik 12 urtera.

Irakaslea: Eneko Salaberria.

– IKASTAROA: KOMIKIGINTZA.

Egunak: Larunbata, 23, eta igandea, 24.

Ordua: 17:30etik 19:30era.

Lekua: COMIKD Azokako Egileen Gunea.

Adina: 13 urtetik aurrera.

Irakaslea: Mikel Antero.

Animo eta ekin binetak marrazteari!