Eka 17, 2020 / by amanrique / Iruzkinik ez

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” ardatz nagusitzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta COMIKD azokak berriro ekin diote komiki-lehiaketaren bigarren edizioari; Irabazleen izenak azaroaren 26an, ostegunean, jakinaraziko dira, 11: 00etan, Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan.

DF10BG1FDagoeneko abian da komiki-lehiaketaren bigarren edizioa. Komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa, eta egile horien lanak jasoko ditu, oraingo honetan Donostian girotutako zientzia-fikziozkoak izango direnak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokak antolatu dute, eta haien lanak bidali nahi dituzten egile, gidoilari eta marrazkilari guztiei irekita dago. Ez da nazionalitateagatiko mugarik. Gaiari (Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikiak) eta hizkuntzari dagozkionak dira dauden muga bakarrak; euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez dauden komikiak bakarrik onartuko dira.

Epaimahai batek baloratuko ditu lehiaketara aurkezten diren lan orijinal eta argitaragabeak, eta lau irabazle aukeratuko ditu,bi 6 eta 13 urte bitartekoen kategorian, eta beste bi 14 urtetik gorakoenean. Lehenengo kategoriako irabazleek 500 eta 200 euro jasoko dute saritzat, paper-gauzetan (1. eta 2. sariak, hurrenez hurren), eta diru-saria jasoko dute, berriz, nagusienek: 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak. Parte hartzaile guztiek izango dute beren lana ikusgai Azokaren webgune ofizialean (eu.saloncomicdonostia.com).

Irabazleak 2020ko azaroaren 26an,ostegunean, 11: 00etan jakinaraziko dira,  Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” II. Komiki Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 2020ko azaroaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dute beren obra. Eskatutako dokumentazioa (deskargatu hemen). Lehiaketaren legezko oinarrietan adierazten den bezala, Koldo Mitxelena Liburutegian aurkeztuko da (aurrez aurre edo posta arruntez).

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu lehiaketaren legezko oinarriak.