Eka 18, 2020 / by amanrique / Iruzkinik ez

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” ardatz nagusitzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta COMIKD azokak abian jarri dute komiki-lehiaketaren bigarren edizioa; Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren IV. edizioan emango dira jakitera lehiaketako irabazleen izenak, Kursaal jauregian.DF10BG1F

Dagoeneko abian da komiki-lehiaketaren bigarren edizioa.Komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa, eta egile horien lanak jasoko ditu, oraingo honetan Donostian girotutako zientzia-fikziozkoak izango direnak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokak antolatu dute, eta haien lanak bidali nahi dituzten egile, gidoilari eta marrazkilari guztiei irekita dago.Ez da nazionalitateagatiko mugarik.Gaiari (Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikiak) eta hizkuntzari dagozkionak dira dauden muga bakarrak; euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez dauden komikiak bakarrik onartuko dira.

Epaimahai batek baloratuko ditu lehiaketara aurkezten diren lan orijinal eta argitaragabeak, eta lau irabazle aukeratuko ditu, bi 6 eta 13 urte bitartekoen kategorian, eta beste bi 14 urtetik gorakoenean. Lehenengo kategoriako irabazleek 500 eta 200 euro jasoko dute saritzat, paper-gauzetan (1. eta 2. sariak, hurrenez hurren), eta diru-saria jasoko dute, berriz, nagusienek: 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak. Parte-hartzaile guztiek izango dute beren lanak Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan erakusteko aukera; Kursaal Kongresuen Jauregian.

* Laster, informazioa zabalduko dugu