Artist Alley: Hitzez hitz itzulita, artisten kalezuloa esan nahi du. Tradizioak agintzen duen bezala, munduko hiri nagusietako kale guztietan hasi zen zerbait. Beren lana bulebar batean, kalezulo batean erakusten duten artistak. Komiki azoka handietan tradizio bilakatu den bezala, bitartekaririk gabe jendaurrean zuzenean beren lana erakusten duten eta hitz egiten duten egileak hartzen hasiko gara aurten.

Deskubri ezazu zein izango diren gurekin edizio honetan.

LA TRIBU ILUSTRADA (Apache Libros argitaletxeak antolatuta)

marta-deer

Marta Deer

Marta Deer Arte Ederretan lizentziatutako artista madrildarra da. Liburuen eta arte digitalaren zalea da, eta bideo-jokoen industrian lan egin du azkeneko bi urteetan.

Erretratuak dira bere espezialitatea, bai eta amerikar natiboen gaia ere, eta horretan inspiratzen da erretratuak egiteko.

daniel-azcocengui

Daniel Azconegui

Artista eta ilustratzaile madrildarra, 1983an jaioa. Arte Ederretan lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.  Denetariko teknika konbentzionalak menderatzen dituen arren, akuarela-lanetan espezializatu da azkeneko urteetan, eta hainbat filmen konposizioak sortzen ditu teknika horrekin; hala nola Iron Man, Hellboy, Batman eta Superman filmeenak.

juapi

Juapi

Ilustratzaile madrildarra da Juapi, 1980an jaioa. Autodidakta izan zen marrazketaren munduan egin zituen lehendabiziko urteetan.

2000. urtean, C-10 akademian ikasten hasi zen, eta ondoren Esdip eskolan, ilustrazioko, komikiko eta infografiako ikastaroetan. Gaur egun, argitalpenen azalen eta barne-ilustratzailea da; argitaratu dituen lanen artean daude “El legado de Christie” eta “En las garras de Baba Yaga”. 2016an, bere Artbook-a argitaratu zuen, “Juapi, 20 años de garabatos” izenburuarekin, eta Apache Libros argitaletxearen “Retratos para no dormir” lana. Kafe-artean espezializatu da, eta nazioarte mailan lan egiten du Corner4art arte-galeriarekin.

vito-sicilia

Vito Sicilia

Madril-Espainia. Komikiaren munduan sortu ziren bere sustraiak; Planeta DeAgostini argitaletxerako Conanen ilustrazioak izan ziren bere lehenengo lanak; urte batzuk beranduago, bere lehendabiziko bi lanak argitaratu zituen Frantzia eta Belgikako merkatuan: Les Contes Broceliande T2 eta Le Disciple.

Merkatu estatubatuarrean ere sartu zen, G.I. Joe-ren eskutik –“bere haurtzaroko jostailu gustukoenak”–, eta Wildstorn/DC Comics argitaletxerako “Supernatural” serieari buruzko ilustrazio batekin.

Une hartan iritsi zitzaion bere ibilbidea markatuko zuen enkargu bat: Jason Vorhees-en (Viernes 13) ilustrazio kontzeptualak, argitaletxe berarekin, New Line Cinemarekin lankidetzan; Character Concept Art-eko bere lehenengo lana.

Harrezkero, Concept Artist-aren lanbidean eta ilustratzaile jardun, bideo-jokoetarako, zinemarako eta animaziorako lanean, environment, characters edo concept design-eko lanetan.

Gaur egun, bi bideo-jokotan dihardu –Zero G Commander (web bideo-jokoa) eta Oval (Errealitate Birtuala)–, bai eta Hong Kongerako zientzia-fikziozko film batean ere.

Bere lanari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue, hemen: vitosicilia.com, vito_sicilia (Instagram) y @vitosicilia_art (Twitter)

david-solano

David Solano

Rivas-Vaciamadrid udalerriko amerimanga estilo nabariko ilustratzailea da. Teknika digitalak zein tradizionalak menderatzen ditu, eta biak konbinatzen ditu bere ilustrazioak sortzerakoan. Gaur egun, freelance ilustratzaile dihardu, enkarguak egiten

victor-medina

Víctor Medina

Diseinu grafikoan graduatutako ilustratzailea da, eta bere lanen ezaugarri nagusia da xehetasun txikiei arreta handia jartzen diela, kolore-paleta mugatua erabiltzen duela, eta nabarmentzekoak dira eskuz egiten dituen letteringak. Garai viktoriarraren eta Arte Deco estiloaren eragin handia du, bai eta 50eko hamarraldiko diseinuarena eta ilustrazioarena ere.

isabel-barba

Isabel Barba

Freelance moduan lan egiten duen Arte Ederretan lizentziatutako artista eta ilustratzailea da. Azkeneko urtean Espainiako hiri askotako ekitaldi ugaritan lan egin du, eta babes handia izan du Madrilen. Animaliak eta natura, eta fantasiazko istorioak dira gustukoen dituen munduak eta arloak. Eta bere estilo aniztasunaren barruan, baliabide tradizionalen eta ilustrazio digitalaren arteko konbinazioa nabarmen dezakegu bere lanetan.

daniel-medina

Daniel Medina

Txikitatik izan du marrazteko zaletasun handia; Alcala de Henares hiriko Antonio Machado Institutuan hasi zituen bere arte-ikasketak, hantxe egin baitzuen Arteko Batxilergoa. Ondoren, Arteneo eskolan osatu zuen bere prestakuntza; ilustrazio digitala eta tradizionala ikasi zituen han. Bere ibilbide profesionalaren hasieran, hainbat fanzine-tan eta hainbat editorialen proiektuetan hasi zen lanean, hala nola Palabras de agua, Dolmen, Santillana eta Dilatando mentes argitaletxeetan, barruko orrialdeetarako zein azaletarako ilustrazioak egiten. 2013an, concept artist gisa kolaboratu zuen Jose Luis Arjona zuzendariaren “El comic” laburmetraian. Urte hartatik, nazio mailako hainbat rock talderen diskoetarako diseinuak egin ditu, Buenamanera eta Kite Team bezalako enpresetarako publizitateko ilustrazioak, bai eta Grateful Dead folk rock musika-talde estatubatuarraren “Un extraño y largo viaje” nobela biografikoaren diseinua ere.

Bere lanak ikusteko, webgune honetara jo dezakezue: www.danielmedinailustracion.artstation.com

Baita Facebook eta Instagramenera ere: Daniel Medina Ilustración

Twitter: @xexumedina

alvaro-jimenez

Álvaro Jiménez

Ilustratzailea, Komiki-marrazkilaria, Eskultura-egilea eta Concept Artista.