Donostia – San Sebastián

donosti4

Donostia Kantauri itsasoko kostaldean dago, Frantziatik 30 bat minutura eta Bilbotik 45 minutura, eta mundu osoan da ezaguna bere gastronomiari eta, jakina, bere kulturari esker. Hainbat artista belaunaldiri esker, kultura-gune garrantzitsua da komiki zaleentzako eta, gero eta gehiago, baita mangaren zaleentzako ere. Hiriko kaleetan paseatzen badugu, Belle Epoque garai loriatsuaren arrastoak deskubrituko ditugu, arkitekturak eta kulturak bat egiten dutelarik. Eta Donostia kultura ekitaldi nabarmenengatik ere bada ezaguna; hala nola hor ditugu Nazioarteko Zinema Jaialdia eta Nazioarteko Jazz Jaialdia.

kursaal2

Kursaal Kongresu Jauregia izango da Biltzarraren egoitza; Donostiako hiru hondartzetako batera ematen du, eta Rafael Monea (1996ko Pritzker saria) arkitekto entzutetsuak eraiki zuen; lan horrekin, Europar Batasunak ematen duen Arkitekturako Mies van der Rohe saria jaso zuen 2001ean.

Centro Kursaal Elkargunea

Avda. de Zurriola, 1
20002 Donostia – San Sebastián
Tel. 943 003 000 – Fax. 943 003 001
E-mail: kursaal@kursaal.org
Coordenadas: 43° 19’ 29.69” N / 1° 58’ 35.33” W

Nola iritsi

Imagen3--e1480722692144

Jarraian, zuen abiapuntuetatik Donostiara iristeko aukerak azalduko dizkizuegu.

Aukeratzen duzuen garraiobidearen arabera, hauek dira errepide bidezko konexioak, hurbileneko aireportuak eta trenbideei eta tren- eta autobus-geltokiei buruzko informazioa.

Hegazkinez

ic-avion100 kilometro inguruko radio batean, hiru aireportu ditu Donostiak, horietako bi nazioartekoak. Hiriko erdigunetik 20 kilometrora dago hurbileneko aireportua, Madril eta Bartzelonarekiko konexioak eskaintzen dituena. 105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko konexioa duena, eta 47 kilometrora dago Biarritzeko aireportua.

Kotxez

ic-cocheHiria Espainia eta Frantziarekin errepide bidez konektatuta dago, honako errepideen bitartez: N-1 errepide nazionala (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autobideak eta A-15 (Iruña-Donostia) autobidea. Espainian derrigorrezkoa da gidatzeko baimena aldean eramatea.

Trenez

ic-trenRENFE konpainiak aldirietako eta ibilbide luzeko tren zerbitzua eskaintzen du. Donostiako tren-geltokia, Iparraldeko Geltokia, hiriko erdigunean bertan dago, eta hiri askorekin konektatuta dago –Madril eta Bartzelonarekin, esaterako–, bai eta nazioarteko hiriekin ere –Paris eta Lisboarekin, besteak beste–.
Horrez gain, Eusko Tren zerbitzua ere badauka, Bilbo eta Donostia konektatzen dituen trenbide estuko sarea; trenbide hori kostaldeko hainbat udalerritatik igarotzen da, Zarauztik, esaterako. Gainera, Hendaia (Frantzia) eta SNCF trenbide-sare frantziarra Lasarterekin –Donostiatik igarota– lotzen dituen linea bat ere badago (“topoa” deitzen zaion tren horri).
SNCF frantziar konpainiak munduko hainbat hiribururekiko konexioa ahalbidetzen du (Parisekikoa, besteak beste), Hendaiako tren-geltokitik abiatuta.

Autobusez

ic-bus

Donostiak autobus-geltoki berria dauka, hiria Estatuko eta Europako hainbat hirirekin konektatzen duena: Federico Garcia Lorca pasealekuko 1. zenbakian dago Donostiako Geltokia, RENFEren Iparraldeko Geltokiaren ondoan.

Madril, Bartzelona, Santander, Asturias, Logroño, Iruña, Baiona, Biarritz edo Paris bezalako nazio zein nazioarte mailako lineez gain, probintzia mailako (Lurraldebus) linea hauek ere autobus-geltoki berritik abiatzen eta hara iristen dira.