Cosplaya gustuko duzu? Goza ezazu 2018ko edizio honetan zuretzako prestatu dugunaz

Gure lehiaketen helburua da pertsonaia parte-hartzaile bakoitzaren saioa eta antzezpena baloratzea; janzkerak ere garrantzia bera izango du. Janzkeraren balorazio zorrotza egiteko, pasarelako lehiaketan parte hartuko da.

Parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango zaio bere antzezpenerako; horrela, ordena egokia mantenduko da.

Epaimahaiak aurretiazko balorazioa egingo du lehiaketa bietan, parte-hartzaileen ilaran. Antzezpenean bertan, zuzenean janzkera aldaketaren bat eginez gero, lehiaketa amaitzerakoan parte-hartzaileak epaimahaiaren aurrera joan beharko du, beste azterketa bat egin dadin. Epaimahaiak aukeratuko ditu finalistak eta irabazleak, eta ezin izango da bere erabakiaren aurka egin.

Bi kategoria izango dute COSPLAY LEHIAKETAK eta PASARELAKO LEHIAKETAK: indibiduala eta taldekakoa. Parte-hartzaileek horietako batean bakarrik eman ahalko dute izena.

Orrialde honetan planteatzen dugun inprimakiaren bitartez eman beharko du izena parte-hartzaile orok. Parte-hartzaile kopuru osora ez iritsiz gero, Azokan bertan izena emateko aukera egongo da (inprimaki beraren bitartez), lehiaketa hasi baino bi ordu lehenagora arte.

Taldekako kategoriaren kasuan, talde bakoitzeko bost partaide onartuko dira gehienez, eta denak izan behar beharko dira gai beraren ingurukoak.

Janzkiak edozein gai edo unibertsotakoak izan daitezke: komikiak, manga, bideojokoak, wargameak, concept arta… eta norberak egindakoak izan behar dira. Ez da onartuko aurre-fabrikatutako edo enkarguz egindako janzkirik. Aurre-fabrikatutako elementuak erabiltzekotan (ileordeak, eskularruak, oinetakoak…) aldatuta egon beharko dira.

Sari bat emango zaio kategoria indibidualeko irabazleari eta taldekako kategoriako irabazle bakoitzari, lehiaketa bietan.

Cosplay lehiaketa: Indibiduala eta Taldekakoa

Helburua da pertsonaia parte-hartzaile bakoitzaren saioa eta antzezpena baloratzea; janzkerak ere garrantzia bera izango du.

Antzezpenaren gehienezko denbora 4 minutukoa izango da parte-hartzaile bakoitzeko.

Emanaldia prestatzeko denbora minutu batekoa izango da, eta eszenatokia egoera onean utzi beharko da emanaldia amaitzerakoan.

Beraiek ekarritako musikarekin desfilatu nahi duten parte-hartzaileek, izena ematerakoan entregatu beharko dute musika, USB pendrive batean; amaieran, parte-hartzaileei itzuliko diete gailu hori antolatzaileek.

Epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu irabazleak, honako alderdi hauek baloratuta:

  • Antzezpena bera, eta antzezpenaren zailtasuna eta sormena
  • Pertsonaiaren karakterizazioa, eta trajearen antzerakotasuna eta xehetasunak
  • Janzkien materialak, kalitatea eta akabera

Pasarelako lehiaketa: Indibiduala eta Taldekakoa

 

Lehiaketaren helburua da janzkien, propen eta armaduren sortze-lana baloratzea esklusiboki.

Ez da antzezpenik onartzen, baina bai atrezzorik edo norberaren audiorik behar ez duen pertsonaiaren interpretazio laburra (bi minutu gehienez).

Epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu irabazleak, honako alderdi hauek baloratuta:

  • Osotasunaren konplexutasuna
  • Trajearen eta xehetasunen antzerakotasuna pertsonaiarekiko
  • • Janzkien materialak, kalitatea eta akabera

2018ko Cosplay ComikD Lehiaketetako sariak

Banakako Cosplay Lehiaketako sariak

  • LG K5 Dual telefono mugikorra.
  • Selecta Vision banaketa-enpresak emandako film-sorta.
  • Mazinger Z Infinity film berriaren posterra.
  • Argazki-saioa, ekitaldiko cosplayer profesional guztiekin.

Banakako Pasarela Lehiaketako sariak

  • LG K5 Dual telefono mugikorra.
  • Selecta Vision banaketa-enpresak emandako film-sorta.
  • Mazinger Z Infinity film berriaren posterra.
  • Argazki-saioa, ekitaldiko cosplayer profesional guztiekin.

Taldekako Cosplay Lehiaketako sariak

  • Selecta Vision banaketa-enpresak emandako film-sorta
  • Planeta argitaletxearen komiki-sorta.
  • Panini argitaletxearen komiki-sorta.
  • Argazki-saioa, ekitaldiko cosplayer profesional guztiekin.

Taldekako Pasarela Lehiaketarako sariak

  • Selecta Vision banaketa-enpresak emandako film-sorta
  • Planeta argitaletxearen komiki-sorta.
  • Panini argitaletxearen komiki-sorta.
  • Argazki-saioa, ekitaldiko cosplayer profesional guztiekin.

Inskripzioa








Inprimakia bidalita, Vocentoren pribatutasun-politika eta cookie-politika, eta atariaren erabilera-baldintzak onartzen dituzu.

Oharrak:

Antolatzaileek zorrotz hartuko dute kontuan Armen Erregelamenduari buruzko 137/1993 Errege Dekretuan xedatutakoa, eta berehala baztertuko da erregelamendu hori betetzen ez duen parte-hartzaile oro. Plastikozko, kartoizko eta lehiakideentzako eta publikoarentzako arriskurik eragin ezin duten bestelako materialez egindako armen imitazioak soilik onartuko dira.

Antolatzaileek eskubidea izango du lehiaketa horietako guztizko puntuazioak argitaratzeko, zabaltzeko edo banatzeko. Hala ere, parte-hartzaile guztiek izango dute beren puntuazio indibiduala eskuratzeko aukera, beti ere, gertaeraren orrialde ofizialeko harremanetarako inprimakiaren bitartez, eskabidea idatziz egiten badute.