Encuentro-editores-1024x270

Beren lanak (fantasiazko, zientzia fikziozko edo beldurrezko nobela, komikia edo manga) argitaratzaileei erakutsi nahi dizkieten egileek lerro hauen amaieran dagoen eskaera bete behar dute.

Elkarrizketak eskatzeko epea irekita egongo da 2019ko urtarrilaren 24tik 2019ko martxoaren 10era bitartean, biak barne.

Antolakuntzak atal bat ezarriko du Azokan, eta bertan argitaratzaileek harrera egingo diete eskatzaileei, izen-ematearen ordena zorrotz errespetatuz. Eskatzaile horiek, beren burua ezagutarazteko, hauek eraman behar dituzte: beren NANa eta erantzunaren kopia inprimatua, antolakuntzak email bidez bidalia.

Eskatzaileen kopuruak argitaratzaileek eskainiriko denbora gainditzen badu, muga hori bete arte hartuko dira eskatzaileak, irizpide bakar baten arabera: izen-ematearen ordenaren arabera. Beraz, eskatzaile guztiek jasoko dute erantzuna beren postan, bai baizkoa denean, bai ezezkoa denean. Azokak baiezko erantzuna ematen badu, esan nahi du eskatzaile horri harrera egingo diotela profesionalek, ezarritako egunean eta orduan. Horrela, alferrik itxarotea saihestuko da.

Antolakuntzak biziki gomendatzen die eskatzaileei sistema hori erabil dezatela, hori bakarrik hartuko baitu aintzat Azokak.

Eta pazientzia ere eskatzen zaie, erantzuna iritsi arte bi aste igaro daitezkeelako.

Ah, eta noski, honek ez dakar aparteko gasturik. Azokarako sarrera beste guztiek bezala ordainduko duzue, ez gehiago, ez gutxiago.

Zorte on!

 

Aurten, komikiari dagokionez, Norma argitaletxea, El Torres eta bere Amigo argitaletxea eta Glénat Frantzia. Eleberriaren sailean, Cazador de Ratas eta Cerbero argitaletxeak.