Hauek dira Donostiako Komiki eta Manga Azokaren hirugarren edizio honetarako prestatu ditugun erakusketak. Erakusketak irekita egongo dira azokak dirauen bitartean.

Eraztunaren lurraldea

Ezagutzen duzu JRR Tolkien? Ezagutzen dituzu zenbait elfo, hobbit, eta azti gris bat, gero zuri bihurtu zena? Etorri eta ikusi Erdialdeko Lurraldeko dozenaka irudi dituen erakusketa. Bizi ezazu berriro ere Tolkienen orrietako eta Peter Jacksonen pelikuletako fantasia, Hobbitonetik Mordorrera eramango zaituen erakusketaren bidez.

Armak, edizio mugatuko piezak, irudiak eta Zelanda Berriko Weta enpresak sortutiko atrezzoa, bisitarientzat argazkiak ateratzeko ipiniko dira. Eraztunaren Lurraldea erakusketak hobbit bihurtuko zaitu zu ere, eta Etorkizunaren Mendiko Eraztun Bakarra suntsitzeko bidaia egingo duzu.

Erakusketari buruzko xehetasun gehiago, HEMEN.

Komikia eta Itsasoa

Itsasoa, bertako itsasontziak eta abar marraztu dituzten orri nagusietan barrena eginiko bidaia. Etorri eta ikusi Komikia eta Itsasoa lehenengo lehiaketako parte-hartzaileen lanak. Murgildu zaitez itsasoaren indarrean erakusketa berezi honetan, eta ikas ezazu komikia egiteak atzean duen lana.

Lan apartak dira, profesionalak ez diren egileek eginak, eta Komikia eta Itsasoa erakusketan bilduko dira. Gertuko gunea, eta benetako euskal kutsua duena, ez baitago ezer itsasoa baino hurbilagorik euskaldunentzat.

José Luis Garcia Lópezi eskainiriko erakusketa

Maisuen maisua, legenda bat. José Luis García López bikainaren artea, bere bizitzaren bidez, COMIKD-ren kartelaren bidez. Komikien egile apartaren lana biltzen duen erakusketa. Aukera bikaina da 1992an marrazkilari onenari emaniko Eisner Saria irabazi zuen marrazkilari honen trazuetan sakontzeko.

Erakusketa José Luis García Lópezen lanera eginiko bidaia izango da. García López hainbat komikiren egilea da, adibidez, ‘Batman‘, ‘Superman‘, ‘Wonder Woman‘, ‘Justiziaren Liga‘, ‘New Titans, ‘Tarzán’, ‘Road to Perdition’, ‘New Teen Titans’…

Ciruelo, dragoien jauna

Teknika eta sentsibilitatea, fantasiaren zerbitzura. Ciruelo artistak lagunduko gaitu azokan barrena, eta gurekin partekatuko ditu bere koadrorik onenak, erakusketa berezi batean.

Erakusketak Ciruelo Cabral egilearen obrara gerturatzen gaitu. Argentinako egilea mundu osoan aitortua da, irudigilerik garrantzitsuenetakoa baita. Dragoietan espezializatuta dago, eta lantzen dituen gaiak magia eta naturaz gaindikoa dira.