Exposición Tierra del Anillo 2Ezagutzen duzu JRR Tolkien? Ezagutzen dituzu zenbait elfo eta hobbit, eta azti gris bat, gero zuri bihurtu zena? Erdialdeko Lurraldea izango dugu Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokan datorren martxoaren 22, 23 eta 24an. Erakusketa berezia izango da, eta Tolkien maisuak sorturiko munduaren espiritua berpiztuko da bertan.

JRR Tolkien maisuak sorturiko eta Peter Jacksonek pantaila handira eramaniko unibertsoan oinarrituriko erakusketa. Murgil zaitez Frodoren eta Bilbo Bolsónen munduan, museoko kalitateko eta edizio mugatuko pieza ugarirekin. Sagako armarik ospetsuenak bertan izango dira, eta baita 1:1 eskalako irudiak eta pertsonaiak ere.

Piezarik gehienak Weta enpresak eginikoak dira, Peter Jacksonek sorturiko Zeelanda berriko enpresak eginikoak. Hark egin zuen pelikuletako atrezzoa. Etorri eta ikusi piezak: xehetasun guztiak dituzten irudiak dira, eta Erdialdeko Lurraldera eramango zaituzten benetako objektuak.

Baina hori ez da dena. COMIKD-ra bertaratzen direnek oroimenerako argazkiak ateratzeko aukera izango dute, beti ikonoa izan den Gollumekin edo Smaug dragoiarekin, Erdialdeko Lurraldeko azken dragoiarekin. Gainera, sorpresa gehiago ere izango dira.

Azken batean, ahaztuko ez duzuen abentura izango da. Eta sentituko zara hobbit bat gehiago Hobbitonen, Frodo izango zara Etorkizunaren Mendirako bidaian, edo Gandalf, Balrogen kontra borrokan Morian .. Bihur zaitez Eraztunaren Elkarteko kide, eta bidaia ezazu benetako Eraztunaren Lurraldera erakusketa berezi honen bidez.