Marvel Super-heroiak erakusketak espazio berean biltzen ditu Marvel Unibertsoko komiki, film eta serieetako pertsonaia mitikoak. 33 eskulturaz osatuta dago, eta xehetasun ugari eta hainbat tamainako figurak biltzen dituen erakusketa da. Marvel Super-heroiak erakusketak Marvel komiki-argitaletxe mitikoaren super-heroi nagusiak eta ikono diren bilau sorta polita biltzen du.

Deskubri itzazu Amerika Kapitainaren, Iron Manen, Hulken eta Spider Manen tamaina errealeko pieza ikusgarriak. Harrituta geratuko zara Ant-Man, Daredevil, Alargun Beltza, Elektra, Thor eta Cable heroien irudikatzearekin, xehetasunik txikiena ere zainduta baitu.

Baina ez dira denak heroiak, Marvel Unibertsoa bilau ahaztezinek ere osatzen baitute: Electro, Kingpin, Misteryo, Lizard eta Thanos, besteak beste. Heroien kasuan bezala, Stan Lee eta konpainiaren sorkuntzaren alderdirik onena erakusten dute bilauen irudikatzeek.

Marvel Super-heroiak erakusketa hiru eskalatan banatutako pieza hauek osatzen dute:

1/1 eskalan egindako estatuak

Mickle Mannequins eskulturagileak tamaina errealean egindako eskulturak, Marvelen film nagusienetan oinarritutakoak. 208,50 cm eta 280 cm arteko lau eskultura, honako pertsonaia hauenak: Amerika Kapitaina, Iron Man, Hulk eta Spider Man.

1/4 eskalan egindako estatuak

XM Studiosek egindakoak dira ¼ eskalako estatuak, eta hogei bat figura egongo dira ikusgai. 80 eta 40 cm arteko tamaina dute; pieza txikiagoak dira, baina xehetasun guztiak dituztenak.

Marvelen heroi handienen eskulturak aurkituko dituzu, hala nola: Ant-Man, Daredevil, Thor, Iron Man, Dr. Extraño, Pantera Beltza, Amerika Kapitaina, Elektra, Hulk eta Cable. Horren ezagunak ez diren beste pertsonaia batzuek ere ikusi ahal izango dituzu: Black Bolt, Medusa, She-Hulk eta Beta Ray Bill, esaterako.

Estatua horien artean, ikono bihurtu diren Marvelen bilau batzuk ere aurkituko dituzu. Besteak beste, Thanos eta Red Skull, bai eta Spider Manen etsai ugari ere: Electro, Kingpin, Lizard, Kraven, Misteryo, Vulture, Sandman eta Carnage.

1/6 eskalan egindako estatuak

Erakusketa osatzeko, pieza txikiagoak ere egongo dira ikusgai, 1/6 eskalan egindakoak, hauek ere XM Studiosen sorkuntzak, eta xehetasun faltarik ez dutenak, 40 cm-tik beherako tamaina txikia izan arren. Mendekatzaile garrantzitsuenetako lauk osatzen dute bilduma hori: Thor, Amerika Kapitaina, Hulk eta Alargun Beltza. Eta ezin dugu ahaztu jarraitzaileen bilau gustukoenetako bat: Loki.

DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-345
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-305
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-365
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-325
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-175
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-285
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-085
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-335
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-215
DOSSIER-MARVEL-SUPERHEROES-125