Harry Potter-en mundua, eta haren barnean J.K. Rowling-ek asmaturiko kirol bat, Quidditch-a. Donostiako Nazioarteko Komiki Azokak ezin zuen alde batera utzi Quidditch-a; izan ere, urte batzuetatik hona kirol honen arloko norgehiagokak mundu osoan egiten dira, eta goraka doa.

Quidditch-a tradizionala ez den kirola da, eta J.K. Rowling-ek Harry Potter-en liburuetan deskribaturiko kirolean oinarritzen da. 2005ean ezarri zen kirol gisa, eta hockey pista baten neurriko zelai batean 7 kirolari biltzen ditu, erratzen gainean. Helburua da aurkariek baino puntu gehiago lortzea Snitch-a eskuratzen denean, Quaffle-a saskiratuz (Quaffle-a boleiboleko baloiaren neurria duen baloia da). Quaffle-a saskiratzeko hiru uztai daude, 1, 1,4 eta 2 metroko altueran jarrita.

Quidditch-a IQA erakundeak (International Quidditch Association) zuzentzen du, eta 7 jokalarik jokatzen dute:  3 ehiztari, 2 jotzaile, zaindari 1 eta bilatzaile 1. Emakumeek nahiz gizonek jokatzen dute talde berean.

Ondorioz, gurekin izango dugu Quidditch-eko Euskadiko selekzioa, Gipuzkoako (Golden Dragons), Bizkaiko (Bizkaia Boggarts) eta Arabako (Gasteiz Gamusins) taldeetako kideekin. Erakusketa partidak jokatuko dituzte, eta festan izena eman nahi duten guztiek aukera izango dute urre koloreko Snitch-a bilatzeko, Quaffle-ak puntuak egiten dituen bitartean, Bludger-ak saihestuz.

Quidditch Euskadi Quidditch

Quidditch-eko Euskadiko selekzioaren logoa

Quidditch Golden Dragons

Gipuzkoako taldearen, Golden Dragons-en, logoa

Quidditch Foto grupo

Quidditch-eko Euskadiko selekzioa

Quidditch Bizkaia Boggarts

Bizkaiko taldearen, Bizkaia Boggarts-en, logoa

Quidditch Gasteiz Gamusins

Arabako taldearen, Gasteiz Gamusins-en, logoa