survival-zombie

Eman izena Survival Zombie honetan!

Non: Donostia, Gipuzkoa
Noiz: 2019ko martxoaren 23an
Ordua: 23:00etatik a 05:00etara

Sarrerak eskuragarri

  • Superviviente
  • Zombie
  • Entrada SZ + 1 dia de Salón del Cómic
  • Entrada SZ + 3 dias de Salón del Cómic

Mundua amaitzera doa. Mundua. Ezagutu dugun mundu hori, orain zauden mundu hori. Birusa geldiezina da, eta Donostia erori egin da. 186.000 zonbi daude, eta pertsona gutxik diraute bizirik. Hiriak eutsi egiten dio, gune jakin bati esker, Kursaal Kongresuen Jauregiari esker. Hor diraugu bizirik, hor ari gara borrokan.

Gaur hori: martxoaren 23a. Survival Zombie: bizirik irauten saiatzeko proba bat. Soilik onenek, ausartenek eta zorte gehien dutenek izango dituzte aukerak.

Eta zonbiak ez daude geldi. COMIKD ekitaldian barrena, Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokan, agian zuk bizirik jarrai dezakezu, baina, ez egin zalantzarik, kontuz ibili beharko zara; baliteke, esparrua zigilatuta eta indar bereziek zainduta egonik ere, birusa jada han sartu izana.

Agian erakusketa bat ikusten ari zarela, edo stand bati begira, bat-batean, zure bizkarrean zerbait sartzen dela nabarituko duzu. Zonbi bat bada… zoaz ihesi korrika.

Ahal diren segurtasun neurri guztiak hartu ditugu. Gainera, WRG erakundeak kutsaduraren kontrako iglua jarriko du COMIKDren barnean… ez inguratu gehiegi bertara… edo bai. Edonola ere, denbora aurrera doa, eta hildako bizidunak ez daude geldi. Gogoratu: harrapatzen bazaituzte, haietako bat bihurtuko zara.

Survival Zombie. Esperientzia berezia. Goza ezazu!