LEHENENGOA

“DONOSTIAN GIROTUTAKO ZIENTZIA-FIKZIOZKO KOMIKI” lehiaketaren bigarren edizioan parte hartu ahal izango du edozein pertsonak, haren nazionalitatea gorabehera, bere lana euskaraz, espainieraz, frantsesez edo ingelesez aurkezten badu, sariketaren epaimahaikideen senitartekoek izan ezik.

Bi kategoria ditu lehiaketak: 6 eta 13 urte bitartekoena, eta 14 urtetik gorakoena.

18 urtez azpikoek beraien gurasoen edo tutoreen baimenarekin parte hartu ahal izango dute (kasu horretan, 2. ERANSKINA aurkeztu beharko dute nahitaez, izena emateko fitxan aurki daitekeena).

BIGARRENA

Hasi eta buka egiten diren komikiak aurkeztu beharko dira lehiaketara, zeintzuen ardatz nagusia izango den “zientzia-fikzioa Donostian“.

HIRUGARRENA

Orijinalak eta argitaragabeak izan beharko dira lanak. Ezingo dute parte hartu beste lehiaketa batzuetara aurkeztutako lanek.

Profesionalak ez diren artistei bakarrik dago zuzenduta lehiaketa.

Testuen eta irudien egiletza justifikatzeko, deklarazio bat aurkeztu beharko da, non aurkezten duen pertsonak adierazten duen bera dela horien egilea eta jabe intelektuala; 1. ERANSKINEAN dago deklarazio hori (izena emateko fitxan aurki daiteke).

Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKDk ez dute beren gain batere erantzukizunik hartuko plagioagatik edo gerta daitekeen antzerako zerbaitegatik jar daitezkeen salaketen aurrean, eta dagokion parte-hartzailearen ardura izango dira dagozkion legezko ekintzak eta, hala badagokio, bere erantzukizuna izango da partikularrei edo erakundeari eragindako kalteengatik egoki dakizkiokeen kalte-ordainak ordaintzea.

Ez da onartuko jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein faktore edo inguruabar pertsonal edo sozialengatiko bazterkeria sustatzen duen lanik eta, oro har, Konstituzioaren 14. artikuluan aitortzen den berdintasun-printzipioaren aurka jotzen duen besterik.

LAUGARRENA

Proposatutako lanek 4 orrialde izan behar dute, gutxienez, eta 6 gehienez. Formatu horizontalean zein bertikalean aurkez daitezke, eta lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkez dezake.

Zuri-beltzez zein koloretan egin daitezke lanak, edozein arte-teknika erabilita.

Lehiaketara aurkezten diren lanak DinA3 tamainako gutun-azal batean aurkeztu behar dira, zenbakitutako orrialde soltetan. Orrialde bakoitzaren atzeko aldean lanaren izenburua eta egileak aukeratutako ezizena adierazi behar dira.

Orrialde horiek ere DINA3 tamainakoak izan behar dira. Inola ere ez dira orijinalak onartuko. Ez zaizkie egileei itzuliko aurkezten diren fotokopiak.

Gutun-azal horrekin batera, DINA4 tamainako beste bat aurkeztu beharko da, independentea, itxita. Gutun-azal horren kanpoko aldean lanaren izenburua eta ezizena agertu beharko dira, komikiaren orrialdeetan jarritako berberak. Gutun-azalaren barruan, izena emateko fitxa –behar bezala beteta- (1. ERANSKINEAN dagoena), eta NAN agiriaren fotokopia sartu behar dira (18 urtez azpikoen kasuan, baita 2. ERANSKINA ere, dagokion moduan beteta).

Bigarren gutun-azal hori irekiko da sariak –itsuan– esleitu ondoren.

 

BOSGARRENA

Posta bulegoen bitartez aurkeztu behar da eskatutako dokumentazioa –gastuak parte-hartzaileak ordaindu behar ditu–, edo aurrez aurre, Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta Kalea, 9, 20006 Donostia, Gipuzkoa), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00era. Otsailaren 10ean –oinarri hauek eu.saloncomicdonostia.com webgunean argitaratu direnean– ireki da lanak aurkezteko epea, eta 2020ko azaroaren 14an amaituko da.

Dokumentazioa aurkezten denean, aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria emango diote antolatzaileek parte-hartzaileari. Posta bidezko bidalketetarako, ‘jaso izanaren agiriaren’ aukera gomendatzen da.

SEIGARRENA

Lehiaketarako 4 sari ezarri ditu antolakuntzak, kategoria bakoitzeko bi. Saritutako lanek egile bat baino gehiago baldin badute (gidoilaria eta marrazkigilea, esaterako), egileek eurek erabakiko dute nola antolatu saria.

  • 6 eta 13 urte bitartekoen KATEGORIA

*1. saria: Paper-gauzak, 500 €ko baliodunak

*2. sariaPaper-gauzak, 200 €ko baliodunak

  • 14 urtetik gorakoen KATEGORIA

*1. saria:1.200 € esku-dirutan

*2. saria: 800 € esku-dirutan

Indarrean dagoen zerga-atxikipena bete beharko du diru-sariak.

ZAZPIGARRENA

Irabazleak 2020ko azaroaren 26an,ostegunean, 11: 00etan jakinaraziko dira,  Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan, eta ondoren argitaratuko dira, eu.saloncomicdonostia.com webgunean

Parte-hartzaile guztiek onartzen dute beren lanak web orrian ikusgai jartzea (baita COMIKD 2021en ere), azkokaren jarraitzaile guztiek ikus ditzaten. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKDek baimena izango dute aurkeztutako lanen irudiak erabiltzeko, irabazi asmorik gabe, egindako sariketa jasota uzteko helburuz, eta susta ditzaketen antzerako gertaerak sustatzeko.Egile-eskubideak, baina, egileenak dira, salbuespenik gabe.

ZORTZIGARRENA

Irabazleek eta saritutako lanen egileek beren argazkien irudi-eskubide guztiak lagako dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo COMIKDek (El Diario Vascoren bitartez) testuetan, promoziorako edo marketineko beste ekintzaren baterako erabil ditzaten.Kasu horretan, lanarekin batera, beti aipatu beharko da egilea.

BEDERATZIGARRENA

Lanak aurkezten dituzten pertsona guztiek onartu beharko dute epaimahaiaren ebazpena; apelaezina izango da haren erabakia.

HAMARGARRENA

Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauetan jasotzen diren xedapen guzti-guztiak onartzea. Epaimahaiak ebatzi ahal izango du oinarri hauetan jasotzen ez den edozein ustekabe.