Acreditaciones-prensa-1024x270

2017ko abenduaren 1etik 2018ko otsailaren 23ra egongo da, biak barne, Donostiako Nazioarteko II. Komiki eta Manga Azokarako prentsa-akreditazioak eskatzeko epea zabalik.

  • Ez dira kontuan hartuko epez kanpo, osatu gabe edo, forman edo edukian, behar bezala beteta ez dauden eskabideak.
  • Informazioko edozein egunkari edo aldizkari, blog, irratsaio edo telesaio ulertzen da komunikabidetzat.
  • Eskatzaile bakoitzarekin harremanetan jarriko dira antolatzaileak, haren eskabidea onartzen bada. Akreditazioak 2018ko ediziorako bakarrik balioko du.
  • Gehienez bi akreditazio emango dira komunikabide bakoitzeko. Eskatzaile bakoitzak, komunikabide berekoa izan arren, indibidualki bete behar du bere eskabidea.
  • Prentsa-sarrerak besterezinak dira. Azoka hasten denetik Kursaal Jauregian horretarako jarritako gunean entregatuko da sarrera bakoitza, eta eskatzailearen NAN agiria eta antolatzaileen bidalitako baieztapeneko e-postaren inprimatutako kopia aurkeztuta bakarrik jaso ahal izango da.
  • Eduki informatiboak dituzten, Azokarekin zuzeneko harremana duten eta eskabide egiten duten unean 000 jarraitzaile baino gehiago dituzten YouTube-eko kanalak prentsa gisa akreditatuko dira.
  • Eduki informatiboak dituzten, Azokarekin zuzeneko harremana duten eta eskabide egiten duten unean hiru urtez baino gehiagoz funtzionamenduan daramaten blogak prentsa gisa akreditatuko dira.

Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren antolatzaileen irizpideen arabera emango dira akreditazioak.

Akreditatutako komunikabide guztiek Prentsa-areto bat izango dute beren esku, Azokak irauten duen bitartean.

Prentsa akreditazio eskakizuna









Inprimakia bidalita, Vocentoren pribatutasun-politika eta cookie-politika, eta atariaren erabilera-baldintzak onartzen dituzu.