David Rubín

rubin

David Rubín

Artista gonbidatua

Biografia

David Rubín 1977an jaio zen, Ourensen. 2005ean lortu zuen arrakasta ‘El circo del desaliento’ (2005) bere lehen lan luzearekin.Harrezkero, egiten duen lan bakoitzak jasotzen ditu izendapenak eta sariak: ‘La teteria del oso malayo’ (2006), ‘Cuaderno de tormentas’ (2008). Komikira egokitu zuen William Shakespeare idazlearen ‘Romeo y Julieta’ (2008), eta ‘El monte de las animas’ (2009). ‘Solomon Kane’ (2010) kontakizun-bilduma ilustratu zuen.

Beowulf olerki epikoa egokitu zuen 2013an, eta beste lan batzuk ere egin zituen, hala nola ‘El retablo de las maravillas’, 2015ean, Miguelanxo Pradorekin batera. ‘Gran Hotel Abismo’ argitaratu zuen 2016an, Marcos Prior egilearekin batera, eta ‘Ether’ 2017an, Matt Kindtekin. ‘Black Hammer 2’ lanaren ‘El Suceso’ atalean lanean dihardu, Jeff Lemire egilearen gidoian oinarrituta; 2018ko martxoaren 15ean argitaratuko da Astiberrin; eta ‘Ether’ lanaren 2. liburukia eta ‘Rumble’ seriea marrazten ari da.

All session by David Rubín

David Rubín